XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ondoren, zona preklitelarra dago, lau lakainez eratua; honen jarraian zona klitelarra dago, beti hiru lakainez osotua (IX., X. eta XI. lakainak).

Zona klitelar honen bentraldean gonoporo arra eta emea daude.

Kliteloa ugaldian ikusten da soilik.

Zona klitelarraren ondoan, 15 lakainetako alde edo zatia dago, XII. - XXVI. lakainez osotua eta gorputzaren luzera gehiena betetzen duelarik.

Azkenez, atzekaldea dago, sei edo zazpi lakainekin.

Lakain hauk bategiten dira eta atzeko kopadura osotzen dute.

Kopadura honen dortsaldean uzkia kokatzen da.

Lakain bakoitzeko eraztunen kopurua, gorputz-parteen eta espezieen arauera ematen da.

Horregatik, hain zuzen ere, lakainak zenbatzea zaila edo ezinezkoa izaten da kanpo-egiturari begiratzen badiogu.

Hau lortzeko erarik onena, nerbio-kordoi bentralaren gongoilak edo aldetako nerbioak kontatzea izaten da.

BARNE-MORFOLOGIA

1: Gorputz-pareta

Lehenengo geruzez aparte, izainek muskulatura garatua daukate.

Muskulu longitudinal eta zirkularren artean, muskulu zeiharrak daude, hirugarren geruza bat osotuz (ik. 76. ird.).

Hiru muskulatura hauen artetik, muskulu dortsal-bentral batzu sartzen dira.

Zuntz muskular hauen eraginez, gorputza lautua agertzen da.

Muskulatura longitudinala oso indartsua izaten da eta aurreko eta atzeko aldeetan kopadurekin lortzen da.

Lekuzaldakuntza

Izainen lekuzaldakuntzan diharduten egiturak muskulatura zirkularra eta longitudinala dira.

Izainak narrazteriak dira, baina lurrean bi kopadurak finkatzen dira bakarrik.